XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idatzizko adierazpena

Kopla txikia eta handia

Badira euskaraz bat-batean bota edo idazten diren ahapaldiak.

Hauei bertsoak deritze eta mota desberdinetakoak izaten dira.

5. Irakurri hau. Abestu ere egin dezakezu.

Bertsotan aritzea dut zaletasuna, ikasi nahi baduzu etorri, laguna.

Bertsolerro-kopurua:...

Errima duten hitzak: zaletasuna eta...

Kopla txikiak lau lerro ditu eta errima bi: bigarren eta laugarren lerroetan.

Errimadun hitz bakoitzari puntua deritzo.

6. Irakurri arretaz, batak besteari diotsona.

Harria jasotzeko behar da gorputzez izan zabala. Hori altxatzea lortzen baduzu ez zara gizon makala.

Bertsolerro-kopurua:...

Errima duten hitzak: zabala eta...

Kopla handiak 4 lerro ditu eta bi puntu: bigarren eta laugarren lerroetan, baina lerroak kopla txikiarenak baino luzeagoak dira.